XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

mol nondik, .

b.- emaitza: .

XII.6.- Ondoko mekanismoarentzat, determina ezazu abiadura-legea eta aktibazio energia, prozesu elementalen funtzioz.

Ebazpena: Mekanismoaren pausu (erreakzio) bakoitza erreakzio elementala dela kontutan hartuz, erreakzio bakoitzaren ordena eta molekularitatea berdinak izango dira.

Kasu honetan ez daukagu erreakziorik besteak baino astirotsuago doanik, beraz, erreakzio konplexuaren (globalaren) abiadura-legea determinatzeko egoera estazionarioaren hurbilketa aplika dezakegu.

Hurbilketa honen suposapen bat zera da, tarteko substantzien kontzentrazioa erreakzioaren zehar ez dela aldatzen, beraz, lehendabizi jakin egin beharko dugu zeintzu diren tarteko substantziak, hots, mekanismoaren hasieran parte hartzen ez dutenak, erreakzioaren zehar formatzen direnak eta baita ere desagertzen direnak, hots, erreakzionatzaile edo produktu ez direnak.

Horretarako erreakzio globala determinatu behar da, hau erreakzio elemental guztien gehiketa izango delarik: (...).